Memoria historikoaren legeko okerra aitortu du Jaurlaritzak

Lege proiektua tramitatzean, beste testu bat igorri zuten. Hutsegite bat izan dela eta konponduko dutela diote

2022ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
GASTEIZ. PP-Ciudadanosek egin du salaketa. Eusko Legebiltzarrean iragan irailaren 15ean tramiterako igorri zen memoria historikoari buruzko lege proposamena, eta, testua irakurtzen hasi direnean hari zuzenketak jartzeko, ohartu dira tramitean dagoen legea ez dela legebiltzarrean aurkeztutakoa, beste bat baizik. Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dute pertsona batek oker egin zuela, eta ez zegokion testua sartu zuela tramiterako. Aurreratu dute ez dela dena hutsetik hasi beharko, eta beharrezkoak diren zuzenketak egingo dituztela, tramiteak aurrera egin dezan, behar duen testuarekin. Carmelo Barrio Eusko Legebiltzarreko PP-Ciudadanoseko legebiltzarkideak atzo salatu zuen inoiz ikusi gabeko okerra dela, eta tramitazioak berriz ere hasi beharko lukeela hasieratik, eta ez prozedura arrunt baten bitartez hutsak zuzenduz. Lege proiektuari zuzenketak jartzeko epea otsailaren 9an amaituko da. PP-Ciudadanosek Olatz Garamendi sailburuaren agerraldia eskatu du, azalpenak eman ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.