Betsaide eta Rothenberger enpresen aurkako salaketak jarri ditu ELAk
BILBO. Bizkaiko Lan ikuskaritzan Betsaide enpresaren aurkako salaketa bat jarri du ELAk. Sindikatuak dioenez, astelehenean Elorrioko altzairu sektoreko enpresak aldi baterako enplegu erregulazio bat eskatu zuen, eta asteazkenean, berriz, lanera itzultzeko agindu zien bere langileei. ELAren arabera, erregulazioa eskatuta onartu zuen enpresak ez zela oinarrizko sektore batekoa. Bizkaian ere, «langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzeagatik» salatu du ELAk Abadiñoko Rothenberger.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu