Israelek haur palestinar bat hil du Zisjordanian

2021eko uztailaren 29a
00:00
Entzun
NABLUS.Israelgo armadak 12 urteko haur palestinar bat hil zuen atzo, Hebronen, Zisjordanian. Wafa berri agentziaren arabera, auto baten barruan bidaiatzen ari zen haurra, soldaduek tiro egin ziotenean. Tel Avivek gehitu zuen gertakaria ikertzen ari direla.

Herenegun, 41 urteko gizonezko bat ere hil zuten Beitan, eta 200 lagun zauritu inguruan eginiko protestetan. Kasu hartan, Israelgo armadak adierazi zuen gizonezkoak «burdinazko barra baten itxurako objektu bat» zeramala. Beitako alkateordeak, ordea, ukatu egin zuen. Martxoan, Sabih mendian kokatu ziren hainbat kolono israeldar, eta ordutik ohikoak dira okupazioaren aurkako protestak. Horietan, gutxienez zazpi palestinar hil ditu armadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.