580 sinadura EAn ezohiko kongresu bat eskatzeko

2020ko urriaren 4a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Eusko Alkartasuneko sektore kritikoak 580 afiliaturen sinadurak erregistratu zituen atzo Iruñeko egoitzan, alderdiak EH Bildun duen rola zehaztuko duen ezohiko kongresu bat eskatzeko. EAko tokiko koordinatzaileek aurkeztu zituzten sinadurak: Bruno Zubizarretak (Bilbo), Esther Korresek (Iruñea), Javier Estebanezek (Donostia) eta Iñaki Sanchezek (Gasteiz). Zuzendaritzaren «jokabide tiranikoa» kritikatu zuten.

EAren zuzendaritzak ohar bidez erantzun dio kritikoen eskariari. Iker Ruiz de Egino bozeramailearen esanetan, «sasi-gezurretan» oinarritutako kanpaina bat da, baina zuzendaritza «ez da oztopo izango» ezohiko kongresu bat antolatzeko, «estatutuek ezarritako baldintzak betetzen badira».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.