Bi gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik

2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo jakinarazi duenez, bi gizon atxilotu dituzte emakumeei eraso egiteagatik. Irunen atxilotu zuten bat (Gipuzkoa), adingabe bati sexu abusu bat egiteagatik. Jaurlaritzak jakinarazi duenez, erasoa egin duen gizonezkoak 33 urte ditu, eta erasoa pairatu duen neskak, berriz, 17 urte baino gutxiago. Ficoban hasi zen erasoa, martxoaren 4an, Euskotrenen geltokian, eta, trenera igota, jarraitu egin zion gizonezkoak. Erasotzaileak ukituak egin zizkion neskari, bertzeak bertze.

Leioan (Bizkaia) atxilotu zuten bertze gizonezkoa: 47 urte ditu, eta neska lagunari labanaz eraso egiteagatik atzeman dute. Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, hainbat zauri baititu —horietako bat, bularraldean—, eta indarkeria matxista eta lesioak egotzi dizkiote gizonezkoari. Etxean egin zion eraso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.