Poliziak 25 lagun hil ditu Rio de Janeiron

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
RIO DE JANEIRO. Azken bost urteetan hildako gehien eragin dituen Polizia operazioa izan zen herenegun Rio de Janeiroko Jacarezinho txabola auzoan egin zutena. Droga trafikoarekin lotutako operazio bat zen; iturri ofizialen arabera, zehazki, adingabeak errekrutatzen zituen ustezko sare baten aurkakoa. Orotara 25 hildako eragin zituen, tartean polizia bat.

Gertatutakoa «bidegabekeria» bat izan zela gaitzetsi du Amnesty Internationalek, eta, beste behin, sarraskia txabola-auzo batean gertatu dela: «Erabat onartezina da segurtasun indarrek Jacarezinhon gertatutakoak bezalako giza eskubideen urraketa larriak egitea txabola auzoetan, non herritar gehienak beltzak eta pobreak diren».

Poliziak, ordea, defendatu egin zuen operazioa, eta adierazi «ondo antolatua» izan zela, eta Auzitegi Gorenak ezarritako «protokolo guztiak» bete zituela. Rio de Janeiroko fiskaltzak, ordea, iragarri du ikertu egingo duela operazioan Poliziak «gehiegikeriarik» egin ote zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.