Trumpek bake misioen ekarpena murriztuko du

Donald Trump, atzo. JUSTIN LANE / EFE.
2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
NEW YORK. Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak %25 murriztuko du NBE Nazio Batuen Erakundeko bake misioetara bideratzen duen ekarpena. Soilik «lagunei» emango die laguntza; bere ustez, «eraginkorragoa eta arduratsuagoa» izan behar du erakundeak eta, bide horretan, erreforma bat eskatu du. AEBak dira diru ekarpen handiena egiten duten herrialdea, bake misioen %28 finantzatzen baititu; aurten, 6.800 milioi dolarreko aurrekontua dauka NBEk.

Batzar Nagusian egindako agerraldian bestelako auziak ere jorratu zituen Trumpek. Irango «erregimena» bakartzeko eskatu zien «nazio guztiei», ezin baita onartu «terrorismoaren sustatzaile nagusiak munduko arma arriskutsuenak izatea», bere ustez. Venezuelan «demokrazia berrezartzeko» laguntza ere eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.