Le Pen, inputatuta dirua bidegabe erabiltzeagatik

Berria -

2018ko urriak 13
PARIS. Frantziako BN Batasun Nazionala alderdiko presidente Marine Le Pen inputatu dute diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik. France Info irrati katearen arabera, Parisko Justizia Jauregian deklaratu zuen atzo. 2016an ireki zuten sumarioa, eta Frantziako eskuin muturraren liderra inputatuta dago, gainera, aholkulariak legez kanpo kontratatzeagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna