Turkiak kargutik kendu ditu hiru alkate kurdu

2019ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun
DIYARBAKIR. Turkiako Barne Ministerioak atzo jakinarazi zuen Kurdistango hiru hiritako alkateak kargugabetu dituela, PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremana dutelakoan. Auzapezak Diyarbakir, Mardin eta Vane hirikoak dira, eta hirurak Herriaren Alderdi Demokratikoa alderdikoak (HDP), azken hauteskundeetan aukeraturikoak. Horiek kargugabetuta, probintzietako gobernadoreak hartu zuen politikari kurduen ordezkoa. 418 lagun ere atxilotu zituzten atzo.

Dozenaka dira 2016ko ustezko estatu kolpeak huts egin zuenetik Turkiak ordezkatu dituen HDPren alkatetzak; tartean, Selahattin Demirtas alderdiaren buruzagi ohia atxilotu, eta espetxean sartu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.