Baskoniak Bartzelona jasoko du gaur Euroligan

2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Urte aldaketak mesede egitea nahi du Baskoniak. Eta horren premian da, Gasteizko taldea zabuka baitabil sasoia hasi zenetik. Velimir Perasovic izan da lehen biktima, klubak duela bi aste kendu baitzuen kargutik. Dusko Ivanovicek ordezkatu du. Baina alferrik. Taldeak bi partida jokatu ditu haren aginduetara, eta bietan oso itxura eskasa eman du: Berlinen Euroligan, eta Burgosen (Espainia), ACB ligan.

Gaur susperraldi baten lehen zantzuak eman nahi ditu, baina ez dirudi egunik aproposena, Bartzelona hartuko baitu Euroligan (21:00, Dazn). Kataluniako taldeak azken bost partidak irabazi ditu Euroligan, eta konfiantzaz lepo da, ligako azken partidan Real Madrili irabazi eta gero. Etxean ariko da gaur Baskonia, Buesa beterik, eta hori baliatu nahi du desiratutako garaipena lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.