Hamar urteko zigor eskaria Traperorentzat

2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
MADRIL. Miguel Angel Carballo Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak murriztu egin zuen, atzo, Josep Lluis Trapero mossoen buruzagi ohiaren aurkako zigor eskaria. Hasiera batean, 11 urteko kartzela zigorra eskatzen zuen harentzat, matxinadagatik, baina orain hamar urtekoa eskatu du, sedizioagatik.

Fiskaltza, halere, prest legoke delitu hori desobedientziarenarekin aldatzeko eta 60.000 euroko isuna onartzeko, betiere auzitegiek sedizioa frogatutzat jotzen ez badute. Kasu horretan, urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ere eskatuko luke Traperorentzat, eta, hala, ez luke espetxera joan beharko.

Mossoen buruzagi ohiari, Pere Soler mossoen zuzendari ohiari eta Cesar Puig Barne Kontseilaritzako idazkari ohiari matxinada delitua egotzi zieten 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferenduma «ahalbidetzeagatik», eta urte horretako irailaren 20an Ekonomia Kontseilaritzaren aurreko «setioa ez gelditzeagatik». Azken biei ere eskaintza bera egin die fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.