Haur eskoletako euskarazko lekuak mantentzea eskatu dute

Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek inplikazioa eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Iruñeako Udalari

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Iruñeko haur eskoletan umeentzako euskarazko toki kopuruari eusteko, Nafarroako Gobernuaren eta Iruñeko Udalaren inplikazioa eskatu du Iruñeko haur eskoletako guraso talde batek. Horiei eusteko konponbideak bilatzea eskatu diete, baita hainbat proposamen egin ere: Nafarroako Gobernuko haur eskolen eskaintza aldatzea, erabiltzen ez diren ikastetxeak prestatzea, eta haur eskola pribatuetako lekuak diruz laguntzea.

Salatu dutenez, Iruñeko Udalak egindako planaren ondorioz, «nabarmen» murriztuko dira haur eskoletako euskarazko tokiak datozen hiru urteetan. «Euskarazko lekuak %14raino murriztuko dira hurrengo hiru urteetan», ziurtatu dute. Hori aldatzeko eta «benetako eskariari konponbide egokia» emateko, talde politiko guztiekin bilerak egiteko eskatu dute Iruñeko Udalean eta Nafarroako Gobernuan. «Borondate politikoa izatea da kontua».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.