Donostian hildako gizonari atzetik bultza egin zioten

Protesta, atzo. JAVIER ETXEZARRETA / EFE.
2019ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian Donostian, igandean hil zuten gizona gogoan. Gros auzoan eraso zioten, kalean zihoala; lekukoek azaldu dutenez, atzetik joan zitzaion pertsona bat, eta bultza egin zion. Zaurien eraginez, hil egin zen, herenegun, ospitalean. 61 urte zituen, eta Errenteriakoa zen (Gipuzkoa).

Haren seme-alabek protestan parte hartu zuten, eta ikerketaren nondik norakoak azaldu zituzten. Haien arabera, lekukoek adierazi dute atzetik jarraika zeukala gizon bat kalean, eta hark eraso egin ziola, bultzaka; areago, azaldu dute kamera batek grabatu zuela erasoa bera, eta irudietan «argi» ageri dela erasotzailea. Oraindik ez dute inor atxilotu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.