Berrobiko mendizale bat hil da Balerdin, asteburuan mendian hil den bigarrena

2022ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
BERROBI. Asteburuko bigarren euskal mendizalea hil zen herenegun. Balerdi mendian gertatu zen ezbeharra, Aralar mendilerroan: Berrobiko (Gipuzkoa) 39 urteko gizon bat 50 metrotik erori zen, eta unean bertan hil zen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, osasun langileak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako erreskate taldeko agenteak joan ziren hara, eta toki harritsu batean aurkitu zuten gizonezkoaren gorpua. Larunbatean, berriz, Berastegiko (Gipuzkoa) 27 urteko gizonezko bat hil zen, Huescako Aspe mendian (Espainia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.