Komertzioak 130.800 enplegu ematen ditu

Berria -

2018ko uztailak 12
GASTEIZ. Komertzioaren eta konponketaren sektorean 130.807 langile aritzen ziren 2016. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustatekjakinarazi duenez, aurreko urteko kopurua baino ia %2 handiagoa da hori. Euskal estatistika institutuak dio 32.767 milioi euroko fakturazioa egin zuela sektoreak. Hiru urtean segidan salmenten kopurua igo da, eta enplegatuen kopurua handitu. 2016. urteko datua, izan ere, azken sei urteetako onena da. Autoen salmenta eta konponketa da gehien hazi zen azpisektorea, %8,6 negozio kopuruari dagokionez, eta %2,4 enpleguan. Handizkako merkataritza ere handitu egin zen, baina gutxiago: %1,1 negozioan, eta %1,3 enpleguan. Txikizkakoan %1,5eko hazkundea izan zuten bi aldagai horiek. Azken sei urteetan, ordea, 4.000 denda gutxiago daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna