Bozek Trumpen lana neurtuko dute AEBetan

2017ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
NEW YORK. AEBetako presidente Donald Trump egiten ari den lanaren neurgailutzat hartu dira atzo AEBetan eginiko hauteskundeak. New Yorken alkatetzarako hauteskundeak egin dituzte, eta Virginia eta New Jerseyn gobernadore berria hautatu dute.

New Yorken egungo alkate Bill de Blasio demokrata zen faboritoa, Nicole Malliotakis errepublikanoaren gainetik. Azken inkestek bozen %61 ematen zituzten De Blasiorentzat.

Virginian, berriz, gauzak estu espero ziren, Ralph Northam demokrataren eta Ed Gillespie errepublikanoaren artean. Iazko presidentetzarako bozetan Hillary Clinton nagusitu zen han, Trumpen aurretik.

New Jerseyn, Phil Murphyk AEBetako presidente ohi Barack Obamaren babesa jaso du, Kim Guadagnoren aurkako lehian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.