Aleksei Navalnik gose greba hasi du espetxean

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
MOSKU. Aleksei Navalni Errusiako oposizioko kide ezagunak atzo jakinarazi zuen gose greba bat abiatu duela espetxean, eta mediku bat beregana joan arte iraungo duela. Salatu du azken egunotan bere osasuna okertu egin dela: «Nik ere badut eskubide hori, errugabea naizen arren».

Navalni Mosku inguruko kartzela batean dago iragan martxoaren 11tik, bi urte eta erdiko zigorra betetzen, eta azken egunotan «min handia» sentitzen ari da, bere lantaldearen arabera.

Hau azaldu zuen presoak, sare sozialetan jarritako mezu batean: «Mediku bat deitzeko eskubidea dut, eta medikamentuak jasotzekoa. Ez didate ez bata ez bestea ematen. Bizkarreko mina hankara pasatu da, eskuinekoaren parte batzuetara, eta orain ezkerrekoan sentsibilitatea galdu dut».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.