Alavesek Valentzia hartuko du gaur, eta Realak Alhama

Lice Chamorro. ENDIKA PORTILLO / FOKU.
2023ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Helburu desberdinengatik lehiatuko dira gaur Reala eta Alaves, F Ligako hamalaugarren jardunaldian. Alavesek Valentzia hartuko du Mendizorrotzan (12:00 DAZN), eta sailkapeneko azkeneko postuetatik ateratzeko baliatu nahi du partida. Iñigo Juaristiren taldea ongi sentitu da azken bost partidetan — hiru garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu—, eta sailkapenean gertu ditu Lehen Mailan mantentzeko aukera ematen duten postuak. Garazi Facila izango da berrikuntza nagusia deialdian, ia bi hilabete min hartuta egon eta gero.

Reala, berriz, Alhama ligako azken sailkatuaren aurka arituko da Zubietan (17:00 DAZN). Europako postuetara hurbiltzeko beharrezkoak ditu hiru puntuak Natalia Arroyoren taldeak, eta ezingo du zaleen aurrean huts egin. Michaela Spetch, Cecilia Marcos, Andreia Jacinto, Jade Le Gulilly eta Allegra Poljak deialditik kanpo gelditu dira, eta ikusteko dago asteazkenean jokatuko den Espainiako Kopako final-hamaseirenetako partidarako prest egongo diren edo ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.