Mariupolen 15 hil, gune zibilen kontra egindako erasoan

Berria -

2015eko urtarrilak 25
KIEV. Gutxienez 15 lagun hil eta berrogeitaka zauritu zituzten atzo Ukrainako Mariupol hirian, zibilen bizitokien kontra egindako artilleria eraso batean. Ukrainako Gobernuak Donetskeko Herri Errepublikako indarrei egotzi die erasoa, baina matxino errusiazaleek bonbardaketa horrekin zer ikusirik ez dutela adierazi dute: «Ez daukagu Mariupol inguruan halako eraso bat egiteko gauza den misil sistemarik».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna