Kuczynski Peruko presidente ohia atxilotu dute

2019ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
LIMA. Pedro Pablo Kuczynski Peruko presidente ohia atxilotu zuten herenegun gauean, Odebrecht auziaren harira diru zuriketari buruz egindako ikerketengatik. Botere Judizialak hamar eguneko atariko atxiloketa agindu du, ustez Odebrecht enpresari emandako bi adjudikaziotan parte hartu zuelako kargu publiko bat zuenean. Iazko martxoan dimititu zuen herrialdeko presidente kargutik.

Ikerketaren arabera, Kuczynskik milioi bat euroko ordainketak jaso zituen, 2005ean sinatu zuten kontratu baten ostean; garai hartan Ekonomia ministro zen. Atxiloketa argudiatzeko, Jorge Luis Chavez epaileak adierazi zuen presidente ohia «froga elementuak ezkutatzen saiatuko» zela, eta horregatik hartu zuela erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.