Jon Santacanak zilarra irabazi du superkonbinatuan

Eskiatzaile donostiarrak bederatzigarren domina du Paralinpiar Jokoetan; beste bi probatan ariko da oraindik
Miguel Galindo eta Jon Santacana, zilarra ospatzen, atzo.
Miguel Galindo eta Jon Santacana, zilarra ospatzen, atzo. MIKAEL HELSING / EFE

Berria -

2018ko martxoak 14
OLINPISMOA. Dominaren usainean zebiltzan Jon Santacana eta Miguel Galindo Pyeongchangen (Hego Korea), Neguko Paralinpiar Jokoetan. Laugarren izan ziren eskiatzaile donostiarra eta haren gida jaitsieran eta supererraldoian. Atzo, ordea, podiumera jauzi egin zuten, bigarren koskara, hain zuzen. Zilarrezko domina irabazi zuten superkonbinatuan. Maros Hudik eta Miroslav Haraus eslovakiarrak soilik izan zituzten aurretik, 91 ehunenera.

Atzokoarekin, bederatzi domina irabaziak ditu Santacanak Neguko Paralinpiar Jokoetan: hiru urrezko, lau zilarrezko eta bi brontzezko. Oraindik, beste bi gehiago eskura ditzake, eslalomean eta eslalom erraldoian ariko baita, gaur eta larunbatean, hurrenez hurren.

┬źMerezi genuen horrelako amaiera bat, asko borrokatu garelako┬╗, esan zuen Santacanak domina irabazi berritan. Oso litekeena da hauek izatea azken Jokoak donostiarrarentzat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna