Koronabirusa

Fernandez Iradi euskal presoak COVID-19a du

2020ko azaroaren 11
00:00
Entzun
LANNEMEZAN. Ibon Fernandez Iradi euskal presoak COVID-19an positibo eman duela eta sintomak dituela jakinarazi zuten atzo. Fernandez Iradi bere ziegatik atera dute, eta bakartze modulu batera eraman dute, lehendik ere gaixo dagoelako: esklerosi anizkoitza diagnostikatua du. Bakebideak «kezka» adierazi du presoaren egoeraren inguruan.

Kezka horri batu zaizkio EH Bai eta EH Bildu, eta Fernandez Iradi aske uzteko aldarria egin dute, bere gaixotasuna dela-eta «aspaldi kalean» behar lukeela argudiatuta. Hain zuzen ere, Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak iazko azaroaren 12an onartu zuen Fernanez Iradi aske uztea, baina Fiskaltzakhelegitea jarri zuen, eta bertan behera gelditu zen ondorioz eskaera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.