Koronabirusa

EMA aztertzen hasi da Sputnik V txertoa

Sputnik V txertoa. JOSE MENDEZ/ EF.
2021eko martxoaren 5a
00:00
Entzun
AMSTERDAM. Errusian garatu duten txertoa aztertzen hasi da EMA Sendagaien Europako Agentzia: Sputnik V deitua. Segurtasunaren, eraginkortasunaren eta kalitatearen «azterketa jarraitua» egingo duela jakinarazi du erakundeak. Txertoak %92ko eraginkortasuna duela baieztatu du The Lancet aldizkariaren artikulu batek, eta jendeari jartzen ari dira hainbat herrialdetan. Agentziak txertoari oniritzia ematen badio, litekeena da Europako Batasunean banatzeko era egitea. Oraingoz, ordea, ikerketa besterik ez dute egingo, eta merkatura eraman ahal izateko prozedurarik ez dago oraindik. Antzeko egoeran daude beste hainbat txerto ere. Atzo kaleratutako agiri batean baieztatu zuen agentziak txertoa aztertzeko pausoa eman zuela. Adierazi zuen erabaki hori hartu duela txertoa garatu duen botika etxeak agentziak bidalitako laborategiko azterketen eta ikerketa klinikoen emaitzak aztertu eta gero. Informazio hori Herbehereetan egiaztatzen ari dira orain, Amsterdamen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.