Eskualde Kontseiluak Seaska babestu du

2018ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
BORDELE. Brebetako azterketa guztiak euskaraz egiteko Seaskak egindako aldarrikapena babestu du Akitania Berriko Eskualde Kontseiluak. Charline Claveau-Abbadie eskualdeko hizkuntzen kontseilariaren esanetan, «kontseiluaren proiektuaren bihotzean dago eskualdeko hizkuntzen aitortza». Horretarako, eskualdeko eragileekin elkarlanean jarduten duela esan du, eta xede horrekin Errektoretzarekin hitz egiten dabilela. «Helburu komunak» errespetatzeko eskatu du. Claveau-Abbadiek ohartarazi du kolegioko ikasleak ez zigortzea lortu behar dela «ezinbestean». Era berean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak duela aste batzuk egindako adierazpenak gogoratu ditu: «'Eskualdeetako hizkuntzak eskualdeen sustraiak dira', esan zuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.