Araluceko langileak protestan berriro

Araluceko sarrera. M. DEL VALLE / FOKU.
2020ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Iazko abenduaren 26an, Batz Taldea, konkurtso kudeatzailearen oniritziarekin eta laguntza judizialaren bidez, Araluce enpresaren instalazioetan sartu zen, lan kargak hustu eta zuzenean Batzen instalazioetara eramateko. Orduan, 141 langileentzako enplegua erregulatzeko dosier batean zegoen enpresa. «Irregulartasunez betetako prozesu bat izan zen», esan du langile batzordeak.

Bada, gaur egun enpresako langileak lanik gabe daude azarotik, «eta ez dute ezer kobratu urtarriletik», batzordeak jakinarazi duenez. «Bien bitartean, gure enpresaren lan karga Batz Taldearen instalazioetan kudeatzen dute». Duela gutxi, merkataritza arloko epaitegiak laguntza judiziala igorri du Araluceko sare informatikoa berrezartzeko. «Gertakari garrantzitsua da hau, gure enpresaren likidazio prozesu irregulartasunez bete bati gehitzen baitzaio».Batz eta Mondragon taldea —Arrasateko korporazioko enpresa da Batz—salatu ditu Araluceko batzordeak, «Araluce ixteko erabakia inposatu baitute, urtarriletik soldatarik ez ordaintzeaz gain, 141 familiaren sufrimenduaren kontura». Hala, mobilizazioak hasiko dituzte berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.