GBCk auzitara jo beste aukerarik ez du igotzeko

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Delteco Gipuzkoa Basketek auzitara jo beharko du datorren denboraldian ACB ligan jokatu nahi badu. ACBk, Espainiako Saskibaloi Federazioa eta Espainiako Kirol Kontseilu Nagusia bildu egin dira azkeneko hiru egunetan auziari irtenbide bat emateko, baina, hiru aldeekatzo jakinarazi zutenez, ez da izan akordiorik.

ACBk hasieratik utzi du argi bere jarrera: ez zuen nahi GBC bere lehiaketan. Horren alde egin zuten ACB osatzen duten hemezortzi taldeetatik hamazazpik. Espainiako Federazioa, ordea, Donostiako taldea igotzearen alde azaldu zen hasieran, baina atzo esan zuen hori ez dagoela bere eskumenen artean, eta ez dagokiola baloratzea zer baldintza ezartzen dituen ACBk. Hala, auzitara jo beste aukerarik ez du GBCk.Baina horrek oso luze jo dezake. Beraz, datorren sasoian Urrezko LEB ligan ariko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.