Reala eta Alaves Espainiako Kopan ariko dira gaur

2023ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Realak eta Alavesek gaur jokatuko dute Espainiako Kopako final-hamaseirenetako kanporaketa. Gipuzkoarrak Logroñon (Espainia) ariko dira, Logroñesen aurka (19:00, Movistar Liga de Campeones 4). Arabarrek, berriz, Valladolid hartuko dute (21:00, Movistar Liga de Campeones 6).

Aldea dago baten eta bestearen artean. Reala faborito argia da final-zortzirenetarako sailkatzeko. Logroñes bi maila beherago dago, Espainiako Futbol Federazioko Lehen Mailan. Pattal ari da, hamazazpigarren postuan baitago. Multzo berean ari da Reala B, eta zazpi puntu gehiago ditu. Bana berdindu zuten Logroñon. Halere, Coriaren aurkako kanporaketan egin bezala, Imanol Alguacilek serio hartu du partida, eta jokalari onenak zelairatuko ditu. Kubo ez da ariko, min hartu baitu.

Erronka zailagoa du Alavesek, Espainiako Lehen Mailako aurkaria baita Valladolid. Hala ere, etxean jokatuko du Luis Garcia Plazak entrenatutako taldeak, eta hori baliatu nahi du ezustekoa emateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.