Gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon bikotekideari eraso egitea egotzita

2020ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
BILBO. Ertzaintzak 63 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Barakaldon (Bizkaia), bikotekideari labana batekin eta botila batekin eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, bikotearen etxean gertatu zen erasoa, atzo goizean, Barakaldon. 10:55ean, emakumezkoak SOS Deietara deitu zuen laguntza eskatzeko, buruan zauriak zituelako. Anbulantzia bati deitu, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Etxe barruan zegoen erasotzailea, eta atxilotu egin zuten indarkeria matxistagatik. Gaur da epailearen aurretik igarotzekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.