Hirugarrenez, Zinetika jaialdia egingo dute Iruñean, Donostian eta Bilbon
ZINEMA. Bihar hasiko da Zinetika Festival Dance & Film jaialdiaren hirugarren aldia. Hilaren 21era bitarte, zinema emanaldiak, eskola magistralak eta performanceak izango dira Iruñean, Donostian eta Bilbon. Iruñean hasi zuen bere bidea jaialdiak; Donostia batu zitzaion bigarren urtean, eta Bilbo gehitu zaio orain. Hainbat euskal sortzailek parte hartuko dute aurten, baina nazioarteko filmak ere izango dira.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.