Bost eguneko itxialdia iragarri du Alemaniak

2021eko martxoaren 24a
00:00
Entzun
BERLIN. Koronabirusaren kutsatzeen goraldia ikusirik, izurritearen kontrako neurriak gogortzea erabaki dute Europako zenbait herrialdek. Esaterako, Alemaniak konfinamendu zorrotza ezarriko du Aste Santuko bost egunetan; hau da, apirilaren 1etik 5era. Negozio guztiak itxiak izanen dira bitarte horretan, elikagai dendak salbu; azken horiek ateak irekitzen ahalko dituzte apirilaren 3an.

Bestalde, Italian eta Frantzian jadanik ezarrita daude konfinamendu arau berriak. Italian apirilaren 6ra arte izanen dira indarrean, eta mugak bereziki zorrotzak dira azken zazpi egunetan 100.000 biztanleko 250 kasu baino gehiago atzeman dituzten lurraldeetan. Batik bat, itxiak izanen dira eskolak eta premiazkoak ez diren dendak.

Frantziako Gobernuak iragan astean iragarri zuenez, larunbatetik konfinatuak dira herrialdeko hamasei departamentu, hala nola Paris. Neurriak lau astez dira indarrean. Besteak beste, lizeoetako klaseak online izanen dira osoki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.