EAko kritikoek biltzarra eskatu dute EH Bilduz aritzeko

2021eko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. EH Bilduren «koalizio izaera» berreskuratu nahi dutela adierazi dute Eusko Alkartasuneko kritikoek. Horretarako, alderdiaren barneko biltzar bat egitea proposatu dute, «alderdia hausteko gogorik gabe». Kritikoen esanetan, koalizioak «bloke zabal, aurrerakoi eta abertzalea» izan beharko luke. Eusko Alkartasuna EH Bilduren esanetara jarri dela uste dute kritikoek, eta «egoerari buelta emateko» asmoz eskatu dute biltzarra egiteko.

EH Bilduren barnean EAk duen «marjinazioarekin» kezkatuta agertu da sektorea, eta azaldu dute Sortu koalizioaz «jabetzen» ari dela: «Ezker abertzale historikoaren baldintzetara mugaturik dago, haren iraganak eta erradikalismo ideologikoak baldintzatuta». Hori kaltegarria dela irizten diote, ez bakarrik EArentzat, baita koalizioarentzat ere. Izan ere, Sorturi leporatu diote kontuan ez hartzea «ideologia eta kultura politiko ezberdinak» daudela, «hasi ezkerreko zentrotik eta ezker muturreraino».

Hainbat neurri proposatu dituzte EH Bilduren hasierako ideia berreskuratzeko: izendapen bakoitzerako «konpromiso programatikoak» adostu behar direla diote, eta adostu ez diren gaietan alderdi bakoitzaren «askatasuna eta independentzia» bermatu behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.