«Irtenbide duin bat» Bilbon kaleratutako andrearentzat

Polizia oldartu egin zaie 79 urteko emakumezkoaren kaleratzea oztopatzeko ahaleginean aritu diren herritarrei

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
BILBO. 79 urteko emakume bat etxetik kaleratu zuten atzo Bilbon. Zazpi urte zeramatzan Urazurrutia kaleko etxe batean bizitzen, Bilbo Zaharrean, baina azken bolada honetan alokairua ordaindu ezinik ibili da, eta, azkenean, kaleratu egin dute. Edonola ere, Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak nabarmendu du «herritarren presioari esker» azkenean lortu dutela emakumeari «etxebizitza irtenbide duin bat» ematea oraingoz hotel batean egongo da. Datozen egunetan «adi» jarraituko dutela ohartarazi dute, baina gertatutakoa «garaipentzat» jo dute, eta eskerrak eman dizkiete bertaratutako herritarrei.

Ehun lagun inguru bildu ziren Urazurrutia kalean, kaleratzea galarazteko asmoz. Ertzainak eta Bilboko udaltzainak ere agertu ziren; protestan ari zirenei oldartu zitzaizkien, eta batzuk jo zituzten.

Emakumeari joan den otsailerako jarri zioten kaleratze data.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.