Lanera itzuli dira Baionako zakar biltzaile gehienak

2018ko irailaren 21a
00:00
Entzun
BAIONA. Euskal Elkargoarekin akordioa lortuta, hilaren 14an hasitako greba bertan behera utzi, eta lanera itzuli dira Baionako zakar biltzaile gehienak. LAB eta CFDT sindikatuek Euskal Elkargoak plazaratutako proposamenak onartu zituzten iragan astearteko batzorde teknikoan. CGTk, ordea, ez zituen ontzat eman elkarrizketa sozialaren eskaintzak. Hortaz, zabor biltzaile gehienak lanera itzuli dira, baina hogei batek grebari eustea erabaki dute.

Itunean jasotako lorpenak txalotu ditu CFDTko Laurent Roux bozeramaileak. «2019ko urtarrilaren 1etik aitzina lan sariaren igoera lortu dugu langile batzuentzat. Gainera, beste abantaila batzuk ere ukanen ditugu», azaldu du sindikalistak.

Euskal Elkargoa sortzeko lehen ziren hamar herri eta hiri elkargoen batzeak eta langileen lan baldintzak harmonizatu beharrak eragin zuten desadostasuna. 18 hilabeteko elkarrizketa sozialaren ondotik, zuzendaritzak entzungor egin diela kontsideratu du CGTk
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.