'Manada' taldeko gizonetako bat atxilotu dute Sevillan

Saltoki gune batean lapurreta egin eta segurtasun zaindari bat harrapatzen saiatzea egotzi diote

2018ko abuztuaren 2a
00:00
Entzun
SEVILLA. Sanferminetako talde bortxaketan erruduntzat jotako bost gizonetako bat, Angel Boza, atxilotu zuten atzo Sevillako udaltzainek. Berri agentziek polizia iturriak aipatuz esan dutenez, eguzkitako betaurreko batzuk lapurtu zituen saltoki gune handi batean, eta autoarekin ospa egiten ari zenean segurtasun zaindari bat harrapatzen saiatu zen autoarekin. Gainera, iturri berberek aipatzen dutenez, ez zuen gidatzeko baimenik ere. Ser irrati kateak jakitera eman zuenez, gertatutakoaren berri eman zitzaion atzo arratsaldean Nafarroako Auzitegi Nagusiari. Hark erabaki behar du orain baldintzapeko askatasuna eteten dion edo ez. 2016ko sanferminetan delitu sexualak egitea egotzita, bederatzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten iragan apirilean. Behin-behineanaske dago pasa den ekainaren 22tik, gainerako beste laurak bezala, 6.000 euroko bermea ordainduta, epaia irmoa izan arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.