Larri dago Gasteizen eraso egin dioten emakume bat

Bi gizonek kolpatu egin zuten emakumea bere etxeko igogailuan, eta larri zaurituta eraman zuten ospitalera

2019ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Larri dago 75 urteko emakume bat joan den igandetik, bere etxeko igogailuan bi gizonekhainbat kolpe eman baitzizkioten. Gasteizko Aranbizkarra auzoan izan zen erasoa, igande arratsaldean. Etxera bidean zela, bere bizilekuko igogailuan jo zuten bi gizonek emakumea, aldean zeramana lapurtu eta gero.

Bizilagunek zaurituta aurkitu zuten eraikineko eskaileran, baina kontziente zen artean, eta emakumea bere kabuz joan zen Santiagoko ospitalera. Erietxean bertan galdu zuen konortea, eta haren osasunak okerrera egin du ordutik.

Bestalde, Ertzaintzaren zaintzapean daude 16 eta 18 urte arteko bost lagun Bilbon, lapurtzeko asmoz gizon bat jipoitzea egotzita. Igande goizaldean izan zen gertakaria, Abando auzoan. Erasoaren ustezko egileek ihes egitea lortu zuten, baina handik gutxira atzeman zituzten. Adingabeak dira horietako batzuk, eta aske utzi dituzte. Epailearen aurretik igaro beharko dute gainerakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.