Iheslari siriarrei eraso egin diete Turkian

Siriako iheslariak. AMEL PAIN / EFE.
2021eko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
ANKARA. Asteazken gauean ehunka pertsonak Siriako iheslarien etxebizitzen eta negozioen aurka jo zuten Turkiako hiriburuan. Erasotzaileek Siriako herritar askoren jabetzak hartu, eta erre egin zituzten, haien aurkako irainak oihukatzen zituzten bitartean, eta dozenaka lagun zauritu zituzten. Turkiako Poliziak 76 lagun atxilotu zituen atzo: erasoetan parte hartzea egotzita batzuk, eta errefuxiatuen aurkako mezu xenofoboak sare sozialetan zabaltzea leporatuta besteak.

Amnesty Internationaleko kide Milena Buyumek salatu duenez, azken hilabeteetan hedabideek eta politikariek errefuxiatuen aurkako mezuak zabaldu dituzte, herrialdean bizi diren ia 4 milioi iheslariak «etsaitzat» joz. Turkia da, alde handiarekin, Siriako gerratik ihes egindako pertsona gehien hartu dituen herrialdea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.