Ziur, Gipuzkoako zibersegurtasun zentroaren izena

2018ko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Ziur-Industrial Cyber Security Center-Gipuzkoa. Izen hori izango du Donostiako Zuatzu parkean Gipuzkoako Aldundiak enpresen zibersegurtasuna jorratzeko jarriko duen zentroak. «Izenak zentroaren helburu nagusia islatzen du: gure enpresak ziurrak izatea. Eta euskaraz dago, bertakoa baita eta Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerak baliatuko baititu», azaldu zuen atzo Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustatzeko diputatuak. Urtearen bigarren erdian hasiko da lanean. Instalazioak egokitzen ari dira, eta zuzendariaren hautaketa azken fasean dago.

Gipuzkoako Aldundiak zibersegurtasunaren alde egindako apustuaren beste erakusgarri bat ostegunean eta ostiralean ikusiko da, IndustrySec 2018 Kongresuan. Kursaal jauregitik igaroko dira arlo horretako «lehen mailako adituak», haien artean John Lyons, Luigi Rebufi eta Benjamin Haddad. «Munduari erakutsi nahi dizkiogu Gipuzkoak zibersegurtasun arloan dituen indarguneak eta abaguneak», azaldu du Aizpuruk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.