Baskoniak bolada onean segitu nahi du Euroligan

2021eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Azken lau partidetan lortutako garaipenei esker, Euroligako final-zortzirenetarako sailkatzeko borrokan sartu da berriz Baskonia. Lehia horretan segitzeko partida garrantzitsua du gaur Dusko Ivanovicen taldeak Buesa Arenan (19:00), Olympiakosen kontra.

Hilabete erabakigarria izango da hau Baskoniarentzat Euroligan, sei neurketa jokatuko baititu. Zortzi onenen artean egoteko bost leku nahiko ziurrak dirudite, eta beste hiru postuetarako borroka estua da. Valentzia, Zalgiris, Efes, Fenerbahce eta Zenit daude hor lehian.

Azken partidetan kanpoko jaurtiketetan erakutsi duen eraginkortasunari, eta errebotean izan duen nagusitasunari eustea funtsezkoa izango da gaurko neurketan. Joanekoan, 76-90 irabazi zuen Baskoniak Grezian, eta orain Georgios Bartzokasen taldeak baino bi garaipen gehiago ditu. Gorabeheratsu dabil Olympiakos. Gaurko neurketari begira, jokalari garrantzitsu bat falta dute bisitariek: Geogios Printezisena, hain zuzen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.