Joserra Garaik prentsaurrekoa emango du gaur

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
PILOTA. Joserra Garai Baikoko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango du gaur, Bilboko hotel batean, «udako jardueraren balantzea egin eta etorkizuneko aurreikuspenen» berri emateko. Hala ere, pentsatzekoa da Baikoren iritzia emango duela, enpresako ia pilotari guztiek haren kontra egindako salaketen inguruan.

Lehiari dagokionez, etzi ekingo diote berriro Binakako Txapelketari. Jaka-Zabaleta eta Agirre-Albisu ariko dira elkarren aurka Bilbon. Lau pilotariek materiala aukeratu zuten atzo, eta ados azaldu ziren topatu zituzten pilotekin. Albisuk esan zuenez, «pena» du Laso ez delako ariko. «Harekin jokatu dut txapelketa osoa, eta ilusio handia genuen finalerdietan aritzeko. Pena da Unai bezalako pilotari bat ez egotea finalerdietan, are gehiago hor egotea merezita. Asierrekin jokatuko dut azkenean. Oso gustura aritu naiz harekin aritu izan naizenean. Gure helburua izango da hasieratik partidan sartuta egotea, eta ahal dugun lanik onena egitea. Ea irabazten dugun».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.