Bizkaian ere Orain Presoak dinamika bultzatu dute

Atzo iluntzean Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldia.
Atzo iluntzean Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldia. ARITZ LOIOLA / FOKU

Berria -

2019ko urtarrilak 3
BILBO. Bizkaiko hainbat lagun ezagunek bat egin dute Orain Presoak dinamikarekin, aurrekoan beste zenbait herrialdetan egin zuten moduan, Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldi baten bidez. Bizkaiko gizarteko hainbat arlotako pertsona ezagun horiek aukera baliatu dute urtarrilaren 12rako antolatutako manifestazioan parte hartzeko deia zabaltzeko.