Lau urteko zigorra andre bat bortxatu nahi izateagatik

2021eko apirilaren 1a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio gizonezko bati, Tuteran (Nafarroa) bere bikotekide ohia bortxatzen ahalegintzea leporatuta. Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak joan den urtarrilean jarritako zigorra murriztu du, aringarritzat hartu baitu instantziako auzitegiak epaia kaleratzeko behar izan zuen denbora: hemezortzi hilabete.

Nafarroako Justizia Auzitegiko magistratuek kaleratutako epaiaren arabera, 2017ko urtarrilaren 3an gertatu zen bortxaketa saiakera -erasotzailea eta biktima bikote izan ziren 2013aren hasieratik 2016aren amaierara-, biktimaren etxean. Sententziak dio gizonezkoak ezin izan zuela bortxaketa «gauzatu», andreak aurre egin ziolako. Gertatutakoaren ondorioz, biktimak depresioa pairatu du.

Erasotzaileak helegitea jar dezake, Auzitegi Gorenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.