INGko finantza zuzendariaren dimisioa diru zuritzeen auzian

Herbehereetako bankuak joan den astean hitzartu zuen fiskaltzarekin 775 milioi euroko isuna ordaintzea

INGren egoitza nagusia, Amsterdamen. ROBIN VAN LONKHUIJSEN / EFE.
2018ko irailaren 12a
00:00
Entzun
AMSTERDAM.«Gaiaren seriotasuna, akziodunen arteko erreakzioa eta bankuaren beraren interesak aintzat hartuta, ondorioztatu genuen ardura maila exekutiboak bere gain hartu behar duela», azaldu zuen atzo Hans Wijers ING bankuko gainbegiratze batzordeko kideak. Eta, halaxe, bankuko finantza zuzendari Kroos Timmermansek dimisioa aurkeztu zuen atzo bertan. Timmermansek 22 urte zeramatzan bankuan lanean.

Herbehereetako fiskaltzaren arabera, frogatuta dago INGko arduradunen utzikeriak bide eman ziela hainbat bezerori 2010etik 2016ra artean ehunka milioi euro zuritzeko eta eroskeriak egiteko. INGk joan den astean onartu zuen errua; irailaren 4an, akordioa lortu zuen fiskaltzarekin, eta 775 milioi euroko isuna onartu.

Herbehereetako fiskaltzaren arabera, besteak beste, herrialdeko Errusiako VimpelCom telefonia konpainiak INGko kontu bat erabili zuen Uzbekistango presidentearen alabari 55 milioi dolarreko (47 milioi euro) ordainketa bat egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.