INGko finantza zuzendariaren dimisioa diru zuritzeen auzian

Herbehereetako bankuak joan den astean hitzartu zuen fiskaltzarekin 775 milioi euroko isuna ordaintzea
INGren egoitza nagusia, Amsterdamen.
INGren egoitza nagusia, Amsterdamen. ROBIN VAN LONKHUIJSEN / EFE

Berria -

2018ko irailak 12
AMSTERDAM. «Gaiaren seriotasuna, akziodunen arteko erreakzioa eta bankuaren beraren interesak aintzat hartuta, ondorioztatu genuen ardura maila exekutiboak bere gain hartu behar duela», azaldu zuen atzo Hans Wijers ING bankuko gainbegiratze batzordeko kideak. Eta, halaxe, bankuko finantza zuzendari Kroos Timmermansek dimisioa aurkeztu zuen atzo bertan. Timmermansek 22 urte zeramatzan bankuan lanean.

Herbehereetako fiskaltzaren arabera, frogatuta dago INGko arduradunen utzikeriak bide eman ziela hainbat bezerori 2010etik 2016ra artean ehunka milioi euro zuritzeko eta eroskeriak egiteko. INGk joan den astean onartu zuen errua; irailaren 4an, akordioa lortu zuen fiskaltzarekin, eta 775 milioi euroko isuna onartu.

Herbehereetako fiskaltzaren arabera, besteak beste, herrialdeko Errusiako VimpelCom telefonia konpainiak INGko kontu bat erabili zuen Uzbekistango presidentearen alabari 55 milioi dolarreko (47 milioi euro) ordainketa bat egiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna