Testen %1,8 izan dira positibo Hego Euskal Herrian

2021eko irailaren 28a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Azken asteotako joerari eutsita, koska bat beherago daude transmisioari buruzko aldagaiak Hego Euskal Herrian. Herenegun, 5.009 diagnostiko proba egin ziren, eta %1,8k eman zuten positibo. Zehazki, 92 kasu detektatu ziren. Hegoaldeko ospitaleetan, berriz,162 pertsona daude birusarekin eri; horietatik 54 ZIUetan. Halaber, Gipuzkoako Aldundiak jakinarazi zuen atzo egoiliar bat zendu zela gaitzak jota.

Osasun krisiaren eboluzioari begira, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo iragarri zuen laster «beste era batean» bizi ahal izango dela, eta izurria kontrolpean izateko neurriak areago malgutuko direla aurki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.