Bidesarien araua nola «blindatu» aztertzen ari da Gipuzkoako Aldundia

2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
DONOSTIA. N-1 eta A-15 autobideak erabiltzeagatik kamioilariek ordaindu behar duten bidesariaren araua «blindatu» nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, «zerga arauekin egin zen bezala». Hala jakinarazi du Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako diputatuak, Batzar Nagusietan eginiko agerraldi batean. Diputazioaren asmoa da Eusko Legebiltzarraren babesa jasotzea, eta Espainiako Kongresura eramatea gero. Maiatzean, EAEko Auzitegi Nagusiak bigarren aldiz baliogabetu zuen araua —indarrean dago oraindik, epaia irmoa ez delako—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.