Kongo ekialdean 70 lagun hil ditu milizia batek

2021eko ekainaren 1a
00:00
Entzun
KINSHASA. Kongoko Errepublika Demokratiko ekialdeko Ituri probintzian bi eraso egin zituen atzo milizia batek, eta gutxienez 70 lagun hil zituen, herrialdeko gobernuak jakinarazi zuenez. Agintariek ADF Indar Demokratiko Aliatuak miliziari egotzi zioten erasoaren egiletza.

Jules Ngongo armadaren bozeramaileak, gainera, azaldu zuen milizianoek hainbat pertsona bahitu zituztela, eta erasotzaileak Ugandatik sartu zirela; hain justu, ADFk herrialde horretan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan jarduten du.

Eraso horien aurrean, Felix Tshisekedi presidenteak adierazi zuen «errukirik gabe joko» dutela talde armatuen aurka; indarkeria nabarmen ugaritu da berriz ere herrialdearen ekialdean, eta Tshisekedik duela bi aste iragarri zuen setio egoeran jarri zuela Ituri. Nazio Batuen Erakundearen datuen arabera, ADFk gutxienez 850 lagun hil zituen iaz probintzia horretan eta Ipar Kivun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.