Pascal Gaigneren ibilbidea aitortuko du V. Sade sariak

Pascal Gaigne.
Pascal Gaigne. JAVIER LIZON / EFE

Berria -

2018ko irailak 13
ZINEMA. Sade zinema enpresak Pascal Gaigne musikagileari emango dio V. Sade saria, haren ibilbideren aitortza gisa. Ostiralean jasoko du saria konpositoreak, Donostiako Astoria 7 hotelean egingo duten ekitaldian. Bere ibilbide luzean ehun soinu bandatik gora ondu ditu Gaignek.