Autoak berritzeko dirua gutxi dela uste du RACVNk

2019ko otsailaren 19a
00:00
Entzun
DONOSTIA.RACVN Hego Euskal Herriko Automobil Klubak ziurtatu du «berri ona» dela auto zaharrak bota eta berria erosteko Eusko Jaurlaritzak emango duen laguntza. Hala ere, Gasteizko gobernuak «oso ahalegin txikia» egin duela uste du Pedro Martinez de Artola RACVNko presidenteak, batez ere ikusita autogintzak zer garrantzi duen ekonomian. Gobernuak jarriko dituen bost milioi euroak goiz bukatuko direla eta salmentetan «eragin txikia» izango dutela ziurtatu du Martinez de Artolak.

Jaurlaritzak, Energiaren Euskal Erakundearen bitartez, bi mila euro emango dizkie martxoaren 1etik aurrera auto berria erosi eta hamar urtetik gorakoa botatzen dutenei. Laguntza 3.000 eurora iritsiko da auto elektrikoen kasuan. Elektrikoen erosketa bultzatzeko plana jarri du Espainiako Gobernuak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.