LAB hauteskunde sindikalei aurre egiteko prest da

2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
BILBO. Hego Euskal Herrian, hauteskunde sindikalak izango dira urritik martxora bitartean, eta bertan, LABek, egun duen ordezkaritza handitu nahi du bere proiektu politikoan sakondu ahal izateko. Horregatik, eta sindikalismoa «inoiz baino garrantzitsuagoa» dela konbentzituta, bi erronka nagusi dituela azaldu zuen atzo Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, Bilbon egindako agerraldian: «LAB prest dago momentu honi erantzun eta langileen egoerari irtenbidea emateko, eta hori lortzeko proiektu sindikalik hoberena du». Besteak beste, LABek kontrabotereko sindikalgintza, jardun soziopolitikoa eta eredu sindikal berritzailea nabarmendu ditu bere lanaren bereizgarri modura.

Egun, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, LAB bigarren sindikatua da ordezkaritzari dagokionez, %18,9ko portzentajearekin. ELA du aurretik, %40,8ko ordezkaritzarekin, eta CCOOk gertutik jarraitzen du (%18,7). Nafarroan, egoera bestelakoa da, eta LAB laugarren tokian da, %15,9ko ordezkaritzarekin. Horregatik, %16ko ordezkaritza gainditzea izango da haren helburua.

Gainera, Ipar Euskal Herrian ere hauteskunde sindikalen urtea izango da: administrazio publikoan, zein 11 langiletik gorako enpresa guztietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.