Baskonia berriro ariko da gaur Real Madrilen pistan

2022ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Real Madrilek eta Baskoniak ACB ligako finalerdietako bigarren partida jokatuko dute gaur Madrilen (18:00, Vamos). Herenegun jokatu zuten aurrenekoa, eta Espainiako taldeak 94-84 irabazi zuen. Gasteizera partida irabazita itzultzea da gaur Baskoniaren helburua.

«Oso harro nago jokalariez. Borrokan jarraituko dugu, baina, horretarako, gogorragoak izan behar dugu», esan zuen Neven Spahijak. Atsedenalditik bueltan jasotako 17-0eko partzialaz eta Real Madrilek sartutako hamazazpi hirukoez ari zen Baskoniako teknikaria. Hori hobetzen saiatuko dira arabarrak gaur, aurkaria estu hartzeko.

Surne Bilbo Basketek, berriz, bi denboraldirako berritu dio kontratua Alex Reyes hegaleko espainiarrari, eta IDK Euskotrenek urtebeterako Cristina Soriano pibot espainiarrari. Bestalde, NBAn, Boston Celticsek finaleko lehen lehia irabazi dio Golden State Warriorsi: 108-120.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.